Egungo euskarazko literaturaren soziologia kultural baterantz: ispiluak eta tresnak sistema literario eta marko ideologikoen artean

Manu Ahedo

Resumen


Artikulu honek literaturaren soziologiaren teorizazioko aurre-estudio bat aurkezten du, ikertze-lanetan erabil daitekeen proposamen teoriko eta analitikoa. Ferguson, Desan eta Griswold-ek (1988) proposatu zuten moduan, literaturaren soziologiak hiru dimentsio analizatzen ditu: testua (ispilua), sistema (demonioak) eta marko ideologikoak. English-ek (2010), literaturaren soziologiaren ikuspegi berrien artean, soziologia pragmatikoa nabarmendu zuen (Dromi eta Illouz, 2010). Berriki proposatutako kultur soziologia konparatu berrituan (Lamont eta Thévenot, 2000) kultur produkzioaren landa/sistema aztertu eta ebaluatzeko proposamen konstruktibista eta erreflexiboa garatu da (Beljean, et al, 2016). Kultur soziologia konparatu zabal honen arabera, gizarteek eta gizarteko aktoreek, beren errealitatea ulertzeko, beren gizarteetan eraikitako tresna ezberdinak erabiltzen dituzte. Literatura da horietako tresna bat, batik-bat errealitatearen ezaugarri garrantzizkoei heltzen dien literatura, eta gutxieneko estatusa eta publiko-irakurlegoa lortutako literatura-lanak. Beraz, literaturaren kultur soziologia bat analisia egiteko ispilua eta tresna metaforak erabiltzeaz gain, sistema literarioa eta marko ideologiko nagusiak analizatzen dira. Analisia egungo euskarazko literaturari aplikatzeko, euskal errealitatearen kontzeptualizazio bat behar da. Euskal errealitate konplexuaren ezaugarri-erronka garrantzitsu bi  identifikatu dira: tradizioa-herri eta berrikuntza-hiria munduen arteko zubigintza, eta ezberdinen arteko aniztasuna. Idazle hautagarri askoren artean, garai ezberdinetako hiru idazle ezagun hautatu dira: G. Aresti, B. Atxaga eta K. Uribe. Geroko ikertze-lanetarako galdera eta gai zehatzagoak garatzeko, idazle hauen lanik esanguratsuenek identifikatutako bi ezaugarri-erronkak nola landu dituzten analizatu da.  


Texto completo:

PDF (Euskara)

Enlaces refback

  • No hay ningún enlace refback.


Licencia de Creative Commons
Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada 4.0 Internacional.


Asociación Vasca de Sociología y Ciencia Política
mail: info@inguruak.eus | web: http//www.avsp.es

Licencia de Creative Commons