Aniztasun erlijiosoa: zer eta nolako informazioa

  • Luzio Uriarte Deustuko Unibertsitatea
  • Gorka Urrutia Deustuko Unibertsitatea

Resumen

Erlijioa eta talde erlijiosoak sarri askotan berri bihurtzen dira, giro sekulartuaren testuinguruan hedabide gehienek kontu erlijiosoetan aparteko interesik ez izan arren. Baina berrien kontsumoaren logikan, erlijioen kontuek merkatu zabala dute zenbaitetan, batez ere eskandalu, ez-ohiko jarduera, gatazka eta bortizkerien kasuak gertatzean. Joan den mendeko 60ko hamarkadatik aurrera, testuinguru soziala eta instituzionala nabarmenki sekulartua da euskal gizartean, belaunaldien arteko jauzi ikaragarria begi bistan egonik; sekularizazioaren prozesua gertatu baino lehen zein gertatu ondoren, katolizismoarekin lotuak ez diren gutxiengo erlijiosoak sozialki ikusezinak izan dira oro har. Berriki, eta arrazoi ezberdinengatik, aniztasun erlijiosoa ageriago bilakatu denean, hedabideetako gai bihurtu da gero eta sarriagotan. Hedabideek gutxiengo erlijiosoei eskaintzen dioten arreta eta tratamendua oso esanguratsua da talde horientzat, baita gizartearen iritziak eta jarrerak eraikitzean eta zabaltzean ere. Hori kontuan izanik, artikulu honetan jasotzen dugu gutxiengo erlijiosoen ikuspuntua eta eskarmentua giza hedabideekin, hots, nola sentitzen duten beren egoeren eta errealitateen tratamendua berrietan. Ia talde guztiekin hainbat elkarrizketa eta talde-bilerak izan ondoren, kezken zerrenda bat osatu dugu, besteak beste, hurrengoak azaltzen direlarik: ikusezintasuna, oso gauza bitxia gertatu ezean, inoiz ez baitira berri; berri bihurtzean, informazioak ñabardura negatiboek kutsatuak izatea; datuen eta deklarazioen esanahia ez errespetatzea; gai honetan adituak ez izanik, hiztegia eta zenbait azalpen doiak ez izatea; informazioa eta aurreiritziak nahastuta agertzea sarri askotan. Gure lanaren azken partean, funtsezko galdera bati eusten diogu: badago oinarririk kezka horietan? Galdera horri heltzeko, azken bost urteetako bertako zenbait hedabideren (Vocento Taldearenak, Gara, Deia, Berria) jarduera aztertu dugu, baita gai honetaz komunikabideen jarduera jarraitzen duten behatokien informazioa ere.

Descargas

La descarga de datos todavía no está disponible.

Biografía del autor/a

Gorka Urrutia, Deustuko Unibertsitatea
Giza Eskubideen Institutuaren Zuzendaria. Deustuko Unibertsitatea
Publicado
2016-06-30
Cómo citar
Uriarte, Luzio, y Gorka Urrutia. 2016. «Aniztasun Erlijiosoa: Zer Eta Nolako Informazioa». Inguruak. Revista Vasca De Sociología Y Ciencia Política, n.º 60 (junio). https://doi.org/10.18543/inguruak-60-2016-art08.
Sección
ARTÍCULOS CIENTÍFICOS