Sare sozialen analisia erakundeetan: auzo-elkarte sareen azterketa

Eguzki URTEAGA, Ángel Belzunegui, David Dueñas

Resumen


Artikulu honek sare sozialen analisia (SSA) erakundeei aplikatzea proposatzen du kasu bat aztertuz. Lehenik, sareen analisia erakundeen testuinguruan aplikatzeko proposamen teoriko-praktiko aurkeztuko da, ondoren, Tarragona hiriko auzo-elkarteen sarea jorratzeko. Proposamen honek erakutsi nahi du zein izan daiteken sareen analisiaren interesa fenomeno organizatiboak ulertzeko. SSAk modelo analitiko mesosoziologiko bat proposatzen du non egitura eta erakunde-barruko harremanak jorratzen diren. Hori dela eta, erakunde bakoitzaren ezaugarri propioei, harreman-sarean betetzen duen kokapena gehitu behar zaio. SSAk, erakundeen arteko harremanen ulermenean sakontzea ahalbidetzen du informazio estrukturala emanez. Azalpen teorikoa sendotzeko, kasu praktiko bat aztertuko da, alegia, Tarragonako auzo-elkarteen arteko barne eta kanpo harremanak. Kasu zehatz honetan, auzo-elkarteen borontatea eragin politikoa edukitzeko sare sozialen analisiaren aplikapenerako funtsezkoa bilakatzen da zeren egitura mailaren azalpen gaitasunak informazio gehigarria ematen du ulertzeko nola elkarte horiek erakunde bezala dabiltzan, beraien jarrera, ekintza eta helburuetan eragina edukiz.    


Texto completo:

PDF

Enlaces refback

  • No hay ningún enlace refback.


Licencia de Creative Commons
Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada 4.0 Internacional.


Asociación Vasca de Sociología y Ciencia Política
mail: info@inguruak.eus | web: http//www.avsp.es

Licencia de Creative Commons