Kuasi-mugimendutze prozesu baterantz? Bizkaian gobernatzen duten "Herri-plataforma independenteak" (1991-2017)
Resumen
1991z geroztik fenomeno hau detektatu da Bizkaian: «herri-plataforma independenteak» sortu dira eta haien ordezkagarritasunak gora egin du. Horregatik, gure lehenengo helburua da ikerketaren analisi-unitatea definitzea, eta, horretarako, Gemma Ubasartek Katalunian egindako azterketak birplanteatu ditugu azpikategoria propio bat sortuz: «herri-plataforma independenteak», alderdi konbentzionaletatik, «marka zurietatik», eszisiotik eta koalizioetatik bereizten den azpikategoria. Bigarren helburua fenomeno hau karakterizatzea da, bere mugaketa (i) denboraren, (ii) lurraldearen eta (iii) laginen ikuspuntutik justifikatuta; eta baita fenomenoari zentzua ematea ere, haren sorkuntzaren testuingurua analizatuta. Hirugarren helburua da ekarpen teoriko bat egin eta era praktikoan gauzatzea, gizarte-mugimenduen erakundetze-prozesuen argudioak alderantzikatuta. Horrela, kuasi-mugimendutze prozesu bat proposatzen du ikerketa honek, non hasierako konfigurazio alderdikari batetik gizarte-mugimenduen antzeko eredu baterantz egon daitekeen ibilbidea aztertzen den. Lan honen helburuak bete ahal izateko, zortzi elkarrizketa sakon egin zaizkie herri-plataforma independenteetako zinegotziei, eta lortutako emaitzek ustezko kuasi-mugimendutze prozesua argitzen lagundu digute, batez ere analisi-unitatea gobernuan dagoen lehenengo urteei begira.Descargas
INGURUAK es una revista de Acceso Abierto, lo que significa que es de libre acceso en su integridad inmediatamente después de la publicación de cada número. Se permite su lectura, la búsqueda, descarga, distribución y reutilización en cualquier tipo de soporte sólo para fines no comerciales y según lo previsto por la ley, sin la previa autorización de la Editorial (Asociación Vasca de Sociología y Ciencia Política) o la persona autora, siempre que la obra original sea debidamente citada (número, año, páginas y DOI si procede) y cualquier cambio en el original esté claramente indicado. Cualquier otro uso de su contenido en cualquier medio o formato, ahora conocido o desarrollado en el futuro, requiere el permiso previo por escrito de la persona titular de los derechos de autoría.