Green economy, subjektibotasun berdeak? Begiratu soziologikoa

Jokin Bergara Eguren

Resumen


Gizarte antolakuntza kapitalista garaikidea bizi dugun garaiotan, geure harremantzeko, jarduteko eta izateko moduak bere logikak ezarririko arauetan gauzatzen dira. Arriskua, ziurgabetasuna eta ezegonkortasuna eguneroko ogi ditugu, eta norbanakoari eskatzen zaio bere izatearen zein kokapen sozialaren ardura bizkar gainean har dezan. Garai bateko diskurtso ekologista, merkatuaren eta liberalismo basatiaren aurrean irmo kokatua zegoena, negozio iturri bilakatu da azken urteotan, green economy deitu izan zaion fenomenoaren baitan. Bada, ikerketa honetan, Bartzelonako hirigune metropolitarrean burutua, ekonomia berdearen arrakastaren giltzak zeintzuk diren arakatu nahi izan dugu, bere atzean gordetzen diren arrazoi eta prozesu psikosozialak azaleratu eta xehetu asmoz. Bestelako ikuspuntu eraldatzaileekin alderatuz, zein ondorio sozial dakartzan eta ze gizarte talderi begirakoa den bere jarduna arakatu dugu. Ingurugiroa kudeatzeko modu berri baten agerpena ote den eta geure gorputz sozializatua gobernatzeko era zehatz bati erantzuten dion aztertu dugu, prozesu sozial ezberdinen berri emanez.


Texto completo:

PDF (Euskara)

Enlaces refback

  • No hay ningún enlace refback.


Licencia de Creative Commons
Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada 4.0 Internacional.


Asociación Vasca de Sociología y Ciencia Política
mail: info@inguruak.eus | web: http//www.avsp.es

Licencia de Creative Commons