Adin nagusitasuna betetzen dutenean zer? Gazte etorkin tutelatu ohien gizarteratze erronka kontrako testuinguru sozioekonomiko batean

  • Maddalen Epelde Juaristi Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

Resumen

Artikulu honen helburua Euskadiko gazte migratzaile tutelatu ohien gizarteratze egoera ezagutzea da. Espainia zein Euskal Herrira adin txikiko izanik iristen diren mutikoak dira hauek, baldintza horrek babesa ematen dielarik 18 urte bete arte; adin horretara iristean ordea gaitasun juridiko osoa eskuratu eta babesgabetasun egoeran aurkitzen dira bat-batean. Horri, gaur egun gizartea murgilduta dagoen krisi ekonomikoa gehitu behar zaio, gazte hauei zuzenean eragiten dien gertaera. Lan honetan, kolektibo honek emantzipazio zein gizarteratze prozesuei aurre egiterakoan pairatzen duen bulnerabilitate egoera aditzera eraman nahi da; aldi berean, familia autoktonoekin harremantzeko aukera izan dutenek eskuratzen duten gizarte laguntasuna eta horrek euren gizarteratze prozesurako duen eragin positiboa nabarmentzea ere bilatzen da; eta azkenik, gazte horiei baliabide gehiago eskaintzeko eta gizarte egoera berrira egokituko diren gizarteratze estrategiak sustatzeko dagoen beharra adierazi gura da. Guzti hori gazte etorkinei, euren hezitzaileei zein gaian adituak diren pertsonei burututako elkarrizketen azterketatik abiatuta.

Descargas

La descarga de datos todavía no está disponible.

Biografía del autor/a

Maddalen Epelde Juaristi, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
Investigadora en el departamento de Sociología II de la UPV/EHU
Publicado
2016-06-30
Cómo citar
Epelde Juaristi, Maddalen. 2016. «Adin Nagusitasuna Betetzen Dutenean Zer? Gazte Etorkin Tutelatu Ohien Gizarteratze Erronka Kontrako Testuinguru Sozioekonomiko Batean». Inguruak. Revista Vasca De Sociología Y Ciencia Política, n.º 60 (junio). https://doi.org/10.18543/inguruak-60-2016-art03.
Sección
ARTÍCULOS CIENTÍFICOS