Adin nagusitasuna betetzen dutenean zer? Gazte etorkin tutelatu ohien gizarteratze erronka kontrako testuinguru sozioekonomiko batean
Laburpena
Artikulu honen helburua Euskadiko gazte migratzaile tutelatu ohien gizarteratze egoera ezagutzea da. Espainia zein Euskal Herrira adin txikiko izanik iristen diren mutikoak dira hauek, baldintza horrek babesa ematen dielarik 18 urte bete arte; adin horretara iristean ordea gaitasun juridiko osoa eskuratu eta babesgabetasun egoeran aurkitzen dira bat-batean. Horri, gaur egun gizartea murgilduta dagoen krisi ekonomikoa gehitu behar zaio, gazte hauei zuzenean eragiten dien gertaera. Lan honetan, kolektibo honek emantzipazio zein gizarteratze prozesuei aurre egiterakoan pairatzen duen bulnerabilitate egoera aditzera eraman nahi da; aldi berean, familia autoktonoekin harremantzeko aukera izan dutenek eskuratzen duten gizarte laguntasuna eta horrek euren gizarteratze prozesurako duen eragin positiboa nabarmentzea ere bilatzen da; eta azkenik, gazte horiei baliabide gehiago eskaintzeko eta gizarte egoera berrira egokituko diren gizarteratze estrategiak sustatzeko dagoen beharra adierazi gura da. Guzti hori gazte etorkinei, euren hezitzaileei zein gaian adituak diren pertsonei burututako elkarrizketen azterketatik abiatuta.Downloads
INGURUAK Sarbide Irekiko aldizkaria da, hau da, zenbaki bakoitza argitaratu eta berehala sarrera librekoa da. Liburua irakurtzeko, bilatzeko, deskargatzeko, banatzeko eta berrerabiltzeko aukera dago, edozein euskarritan, merkataritza-helburuetarako ez bada, eta legeak aurreikusitakoaren arabera, Argitaletxearen (Soziologia eta Zientzia Politikoaren Euskal Elkartea) edo egilearen aldez aurreko baimenik gabe, betiere jatorrizko lana behar bezala aipatzen bada (zenbakia, urtea, orrialdeak eta DOI, hala badagokio) eta jatorrizkoan egiten den edozein aldaketa argi adierazten bada. Edukia beste edozein bitarteko edo formatutan erabiltzeko, oraingoa zein etorkizunekoa, aldez aurretik egile-eskubideen titularraren idatzizko baimena behar da.

