Hegemonia kontzeptua Gramsci eta Laclaurengan: Nafarroako hegemoniaren lehiari hurbilpen bat

  • Eguzkine Aiesa Andres Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

Resumen

1979tik 2015era bitarte, UCD, CDN, UPN eta PSNko lehendakaritzak izan ditu Nafarroako Gobernuak. Nortasun espainoleko alderdi guzti hauek ordezkatzen duten sektoreak, UPN buru, «navarrista» bezala definitu izan du bere burua. Bestelako politikagintza defendatzen zuten indar politikoak Nafarroan egondako Gobernu ezberdinetatik kanpo izan dira urte guzti hauetan zehar, salbuespenak salbuespen.2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeek, aitzitik, aurreko hamarkadotan Nafarroan imajina ere egin ezin zitezkeen emaitzak utzi zituzten. Artikulu honen bitartez, Nafarroan 2011-2015eko legegintzaldian hasitako hegemoniaren borrokari begirada bat emateko asmoa dugu. Horretarako, hegemonia kontzeptuak autoreen arabera eta, zenbaitzuetan, autore beren eboluzioaren arabera adiera ezberdinak dituenez, Vladímir Ilich Ulyanov «Lenin», Antonio Gramsci eta Ernesto Laclauk kontzeptuaren inguruan dituzten adierak laburtzen ahalegindu gara, hortik abiatuta Nafarroako kasuari hurbiltzen saiatzeko.

Descargas

La descarga de datos todavía no está disponible.

Biografía del autor/a

Eguzkine Aiesa Andres, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
Zuzenbidean Lizentziaduna Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Euskal Herriko Unibertsitatean ikerketa masterra egiten.
Publicado
2016-12-22
Cómo citar
Aiesa Andres, Eguzkine. 2016. «Hegemonia Kontzeptua Gramsci Eta Laclaurengan: Nafarroako Hegemoniaren Lehiari Hurbilpen Bat». Inguruak. Revista Vasca De Sociología Y Ciencia Política, n.º 61 (diciembre). https://doi.org/10.18543/inguruak-61-2016-art07.
Sección
ARTÍCULOS CIENTÍFICOS