Hegemonia kontzeptua Gramsci eta Laclaurengan: Nafarroako hegemoniaren lehiari hurbilpen bat
Laburpena
1979tik 2015era bitarte, UCD, CDN, UPN eta PSNko lehendakaritzak izan ditu Nafarroako Gobernuak. Nortasun espainoleko alderdi guzti hauek ordezkatzen duten sektoreak, UPN buru, «navarrista» bezala definitu izan du bere burua. Bestelako politikagintza defendatzen zuten indar politikoak Nafarroan egondako Gobernu ezberdinetatik kanpo izan dira urte guzti hauetan zehar, salbuespenak salbuespen.2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeek, aitzitik, aurreko hamarkadotan Nafarroan imajina ere egin ezin zitezkeen emaitzak utzi zituzten. Artikulu honen bitartez, Nafarroan 2011-2015eko legegintzaldian hasitako hegemoniaren borrokari begirada bat emateko asmoa dugu. Horretarako, hegemonia kontzeptuak autoreen arabera eta, zenbaitzuetan, autore beren eboluzioaren arabera adiera ezberdinak dituenez, Vladímir Ilich Ulyanov «Lenin», Antonio Gramsci eta Ernesto Laclauk kontzeptuaren inguruan dituzten adierak laburtzen ahalegindu gara, hortik abiatuta Nafarroako kasuari hurbiltzen saiatzeko.Downloads
INGURUAK Sarbide Irekiko aldizkaria da, hau da, zenbaki bakoitza argitaratu eta berehala sarrera librekoa da. Liburua irakurtzeko, bilatzeko, deskargatzeko, banatzeko eta berrerabiltzeko aukera dago, edozein euskarritan, merkataritza-helburuetarako ez bada, eta legeak aurreikusitakoaren arabera, Argitaletxearen (Soziologia eta Zientzia Politikoaren Euskal Elkartea) edo egilearen aldez aurreko baimenik gabe, betiere jatorrizko lana behar bezala aipatzen bada (zenbakia, urtea, orrialdeak eta DOI, hala badagokio) eta jatorrizkoan egiten den edozein aldaketa argi adierazten bada. Edukia beste edozein bitarteko edo formatutan erabiltzeko, oraingoa zein etorkizunekoa, aldez aurretik egile-eskubideen titularraren idatzizko baimena behar da.

