Kuasi-mugimendutze prozesu baterantz? Bizkaian gobernatzen duten "Herri-plataforma independenteak" (1991-2017)

Miriam Ureta García, Igor Ahedo Gurrutxaga

Resumen


1991z geroztik fenomeno hau detektatu da Bizkaian: «herri-plataforma independenteak» sortu dira eta haien ordezkagarritasunak gora egin du. Horregatik, gure lehenengo helburua da ikerketaren analisi-unitatea definitzea, eta, horretarako, Gemma Ubasartek Katalunian egindako azterketak birplanteatu ditugu azpikategoria propio bat sortuz: «herri-plataforma independenteak», alderdi konbentzionaletatik, «marka zurietatik», eszisiotik eta koalizioetatik bereizten den azpikategoria. Bigarren helburua fenomeno hau karakterizatzea da, bere mugaketa (i) denboraren, (ii) lurraldearen eta (iii) laginen ikuspuntutik justifikatuta; eta baita fenomenoari zentzua ematea ere, haren sorkuntzaren testuingurua analizatuta. Hirugarren helburua da ekarpen teoriko bat egin eta era praktikoan gauzatzea, gizarte-mugimenduen erakundetze-prozesuen argudioak alderantzikatuta. Horrela, kuasi-mugimendutze prozesu bat proposatzen du ikerketa honek, non hasierako konfigurazio alderdikari batetik gizarte-mugimenduen antzeko eredu baterantz egon daitekeen ibilbidea aztertzen den. Lan honen helburuak bete ahal izateko, zortzi elkarrizketa sakon egin zaizkie herri-plataforma independenteetako zinegotziei, eta lortutako emaitzek ustezko kuasi-mugimendutze prozesua argitzen lagundu digute, batez ere analisi-unitatea gobernuan dagoen lehenengo urteei begira.

Palabras clave


herri-plataforma independenteak; kuasi-mugimendutze prozesua

Texto completo:

PDF (Euskara)


DOI: http://dx.doi.org/10.18543/inguruak-63-2017-art03

Enlaces refback

  • No hay ningún enlace refback.


Licencia de Creative Commons
Este obra está bajo una licencia de Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-SinObraDerivada 4.0 Internacional.


Asociación Vasca de Sociología y Ciencia Política
mail: info@inguruak.eus | web: http//www.avsp.es

https://doi.org/10.18543/inguruak

Licencia de Creative Commons