Kuasi-mugimendutze prozesu baterantz? Bizkaian gobernatzen duten "Herri-plataforma independenteak" (1991-2017)
Laburpena
1991z geroztik fenomeno hau detektatu da Bizkaian: «herri-plataforma independenteak» sortu dira eta haien ordezkagarritasunak gora egin du. Horregatik, gure lehenengo helburua da ikerketaren analisi-unitatea definitzea, eta, horretarako, Gemma Ubasartek Katalunian egindako azterketak birplanteatu ditugu azpikategoria propio bat sortuz: «herri-plataforma independenteak», alderdi konbentzionaletatik, «marka zurietatik», eszisiotik eta koalizioetatik bereizten den azpikategoria. Bigarren helburua fenomeno hau karakterizatzea da, bere mugaketa (i) denboraren, (ii) lurraldearen eta (iii) laginen ikuspuntutik justifikatuta; eta baita fenomenoari zentzua ematea ere, haren sorkuntzaren testuingurua analizatuta. Hirugarren helburua da ekarpen teoriko bat egin eta era praktikoan gauzatzea, gizarte-mugimenduen erakundetze-prozesuen argudioak alderantzikatuta. Horrela, kuasi-mugimendutze prozesu bat proposatzen du ikerketa honek, non hasierako konfigurazio alderdikari batetik gizarte-mugimenduen antzeko eredu baterantz egon daitekeen ibilbidea aztertzen den. Lan honen helburuak bete ahal izateko, zortzi elkarrizketa sakon egin zaizkie herri-plataforma independenteetako zinegotziei, eta lortutako emaitzek ustezko kuasi-mugimendutze prozesua argitzen lagundu digute, batez ere analisi-unitatea gobernuan dagoen lehenengo urteei begira.Downloads
INGURUAK Sarbide Irekiko aldizkaria da, hau da, zenbaki bakoitza argitaratu eta berehala sarrera librekoa da. Liburua irakurtzeko, bilatzeko, deskargatzeko, banatzeko eta berrerabiltzeko aukera dago, edozein euskarritan, merkataritza-helburuetarako ez bada, eta legeak aurreikusitakoaren arabera, Argitaletxearen (Soziologia eta Zientzia Politikoaren Euskal Elkartea) edo egilearen aldez aurreko baimenik gabe, betiere jatorrizko lana behar bezala aipatzen bada (zenbakia, urtea, orrialdeak eta DOI, hala badagokio) eta jatorrizkoan egiten den edozein aldaketa argi adierazten bada. Edukia beste edozein bitarteko edo formatutan erabiltzeko, oraingoa zein etorkizunekoa, aldez aurretik egile-eskubideen titularraren idatzizko baimena behar da.

