Aldizkariari buruz

ISSN: 0214-791
DOI10.18543/inguruak

 

Helburuak eta irismena:

Inguruak Soziologia eta Zientzia Politikoaren Euskal Elkarteak argitaratzen duen aldizkari ofiziala da eta, elkarteak berak bezala, Soziologia eta Zientzia Politikoa bultzatzeko helburua du. Hain zuzen ere, aldizkari honek Euskal Herrian praktikatutako Soziologia eta Zientzia Politikoaren adierazpide izan nahi du, pixkanaka bertako eta atzerriko adituen artikulu ugari gehituz. INGURUAK kalitatezko aldizkaria izatea ere du helburu, Open Sciencean oinarritua (eskuragarria eta irekia), ezagutza zientifiko askean laguntzeko.

INGURUAK aldizkariaren kalitatea eta indexazioa hobetzeko lan egiten du, komunikazio-kanal irekia eta inklusiboa izateari utzi gabe. Ikertzaileek doan, euskaraz edo gaztelaniaz argitaratu ahal izatea nahi dugu, eta, nahi duenak, irekita.

 

Argitalpenaren maiztasuna

2016. urteaz geroztik, aldizkaria sei hilean behin argitaratzen da, ekainean eta abenduan. Artikuluak jasotzeko epea urte osoan dago zabalik.

 

Babesak eta finantzaketa-iturriak

INGURUAK aldizkaria Soziologia eta Zientzia Politikoaren Euskal Elkarteak argitaratzen du, eta berak hartzen ditu bere gain aldizkariaren argitalpenaren kostu gehienak. Hala ere, maketazio-kostuen zati bat eta DOIk sortutakoak bere gain hartzen dituzten bi babesle daude. Zehazki, Euskal Herriko Unibertsitatea (Soziologia eta Gizarte Lan Sailaren bitartez) eta Deustuko Unibertsitatea.

 

Historia

Inguruak Soziologia eta Zientzia Politikoaren Euskal Elkartearen aldizkari ofiziala da. 1986. urteaz geroztik (urte horretan argitaratu zen lehen alea), aldizkariaren helburu nagusia Euskal Herrian praktikatutako Soziologia eta Zientzia Politikoa adierazteko bide gisa erabiltzea izan da, pixkanaka bertako eta atzerriko adituen artikulu ugari gehituz, eta, horri esker, erreferentzia-eremua nabarmen zabaldu da. Horretarako, aldizkariak lan zientifiko originalak argitaratzen ditu artikulu, ikerketa edo erreseina formatuan. Gure aldizkaria Bikaintasun-irizpideen arabera argitaratzen du, binakako ebaluazio itsuko prozedurak aplikatuz eta erakunde argitaratzailetik kanpoko ebaluatzaileetara joz. 2015etik, AVSPk INGURUAK argitaratzen du online formatuan eta urtean bi zenbakitan (ekainean eta abenduan). 
 
Inguruak sarbide irekian argitaratzen da, Open Journal System plataformaren pean. Indexatuta dago: Latindex, MIAR, Inguma, CIRC eta Dialnet.