Immigranteak EAE-ra etortzeko faktoreak eta arrazoiak. Zein dei-faktoreri buruz ari gara?
Laburpena
Lan honetan, Euskadirako immigrazioa azaltzen duten faktoreak eta arrazoiak aztertzen dira, gizarte-laguntzak horietako bat ote diren egiaztatu ahal izateko. Xede horrekin, ikerketa enpirikoa planteatu dugu, izaera kuantitatiboa eta kualitatiboa dituena aldi berean. Estatistika ofizialetatik ateratako datuekin batera, adituen ezagutzak konbinatu dira. Alde batetik, alderdi kuantitatiboan, Euskal Autonomia Erkidegoan dauden atzerritarrei buruzko informazioa eta EAEn eta Espainiako gainerako lurraldeetan dauden atzerritar kopurua alderatu ditugu. Beste alde batetik, alderdi kualitatiboan, nazioarteko migrazio-fluxuen arloan adituek diotena jaso dugu. Lortutako emaitzei erreparatuz, EAEn immigranteen kopuruak gora egin du duela bi hamarkadatik. Hala ere, immigrante potentzialentzat ez da jomugako erkidegoetako bat, EAE nazioko batez bestekoaren azpitik baitago kopuru absolutuetan zein ehunekoetan. Horrez gain, egindako elkarrizketen emaitzak ere kontuan hartu ditugu. Beraz, esandako guztia dela eta, alde batera utzi behar dugu ohiko diskurtsoa, hots, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) eta beste gizarte-laguntza batzu- direla-eta erkidegora immigrazioa etortzea sustatzen dela. Horren ordez, beste faktore edo arrazoi batzuk aipatu behar dira, besteak beste, lan-harremanak eta jomugan aurretik finkatuta dauden gizarte-sareak. Nolabait esanda, gizarteak hautatu behar du bi hauen artean: komunikabideek eta talde politikoek immigrazioa jomugako gizarte-laguntzei lotuta dagoela erakusten duten errealitatea eta eskaintzen diren lan-aukerei erreparatzen dien immigrazioaren errealitatea.Downloads
INGURUAK Sarbide Irekiko aldizkaria da, hau da, zenbaki bakoitza argitaratu eta berehala sarrera librekoa da. Liburua irakurtzeko, bilatzeko, deskargatzeko, banatzeko eta berrerabiltzeko aukera dago, edozein euskarritan, merkataritza-helburuetarako ez bada, eta legeak aurreikusitakoaren arabera, Argitaletxearen (Soziologia eta Zientzia Politikoaren Euskal Elkartea) edo egilearen aldez aurreko baimenik gabe, betiere jatorrizko lana behar bezala aipatzen bada (zenbakia, urtea, orrialdeak eta DOI, hala badagokio) eta jatorrizkoan egiten den edozein aldaketa argi adierazten bada. Edukia beste edozein bitarteko edo formatutan erabiltzeko, oraingoa zein etorkizunekoa, aldez aurretik egile-eskubideen titularraren idatzizko baimena behar da.

