Egungo euskarazko literaturaren soziologia kultural baterantz: ispiluak eta tresnak sistema literario eta marko ideologikoen artean
Laburpena
Artikulu honek literaturaren soziologiaren teorizazioko aurre-estudio bat aurkezten du, ikertze-lanetan erabil daitekeen proposamen teoriko eta analitikoa. Ferguson, Desan eta Griswold-ek (1988) proposatu zuten moduan, literaturaren soziologiak hiru dimentsio analizatzen ditu: testua (ispilua), sistema (demonioak) eta marko ideologikoak. English-ek (2010), literaturaren soziologiaren ikuspegi berrien artean, soziologia pragmatikoa nabarmendu zuen (Dromi eta Illouz, 2010). Berriki proposatutako kultur soziologia konparatu berrituan (Lamont eta Thévenot, 2000) kultur produkzioaren landa/sistema aztertu eta ebaluatzeko proposamen konstruktibista eta erreflexiboa garatu da (Beljean, et al, 2016). Kultur soziologia konparatu zabal honen arabera, gizarteek eta gizarteko aktoreek, beren errealitatea ulertzeko, beren gizarteetan eraikitako tresna ezberdinak erabiltzen dituzte. Literatura da horietako tresna bat, batik-bat errealitatearen ezaugarri garrantzizkoei heltzen dien literatura, eta gutxieneko estatusa eta publiko-irakurlegoa lortutako literatura-lanak. Beraz, literaturaren kultur soziologia bat analisia egiteko ispilua eta tresna metaforak erabiltzeaz gain, sistema literarioa eta marko ideologiko nagusiak analizatzen dira. Analisia egungo euskarazko literaturari aplikatzeko, euskal errealitatearen kontzeptualizazio bat behar da. Euskal errealitate konplexuaren ezaugarri-erronka garrantzitsu bi identifikatu dira: tradizioa-herri eta berrikuntza-hiria munduen arteko zubigintza, eta ezberdinen arteko aniztasuna. Idazle hautagarri askoren artean, garai ezberdinetako hiru idazle ezagun hautatu dira: G. Aresti, B. Atxaga eta K. Uribe. Geroko ikertze-lanetarako galdera eta gai zehatzagoak garatzeko, idazle hauen lanik esanguratsuenek identifikatutako bi ezaugarri-erronkak nola landu dituzten analizatu da.
Downloads
INGURUAK Sarbide Irekiko aldizkaria da, hau da, zenbaki bakoitza argitaratu eta berehala sarrera librekoa da. Liburua irakurtzeko, bilatzeko, deskargatzeko, banatzeko eta berrerabiltzeko aukera dago, edozein euskarritan, merkataritza-helburuetarako ez bada, eta legeak aurreikusitakoaren arabera, Argitaletxearen (Soziologia eta Zientzia Politikoaren Euskal Elkartea) edo egilearen aldez aurreko baimenik gabe, betiere jatorrizko lana behar bezala aipatzen bada (zenbakia, urtea, orrialdeak eta DOI, hala badagokio) eta jatorrizkoan egiten den edozein aldaketa argi adierazten bada. Edukia beste edozein bitarteko edo formatutan erabiltzeko, oraingoa zein etorkizunekoa, aldez aurretik egile-eskubideen titularraren idatzizko baimena behar da.

