Babes digitaleko politika

Inguruak aldizkariak artxibatze-sistema bat du OJSren (Open Journal System) bidez, eta sistema horren zaintza digitala bermatzen du.

Era berean, aldizkariak DOI (Digital Object Identifier) bat esleitzen du. Identifikatzaile iraunkorra da, Crossrel-ek kudeatzen du, identifikazioa bermatzen du eta URL aldaketengatik edo antzekoengatik lokalizazio-arazoak saihesten ditu.

PKP Preservation Network (PN)

PKPren Babes Sareak (PKP Preservation Network, ingelesez) doako zaintza-zerbitzuak eskaintzen ditu oinarrizko irizpideak betetzen dituen OJS aldizkari ororentzat. Ildo horretan, euskarri digitalari begira, Inguruak aldizkariaren artikuluak LOCKSSn (Lots of Copies Keep Stuff Safe) eta LOCKSSn (Controlled Lots of Copies Keep Stuff Safe) artxibatzen dira, eta, horrela, aldizkariak artxibo iraunkor eta segurua bermatzen du.

LOCKSS

Open Journal Systems, Inguruak ostatatzen duena, bateragarria da LOCKSS sistemarekin (Lots of Copies Keep Stuff Safe), zeinak artxibo iraunkor eta segurua bermatzen baitio aldizkariari. LOCKSS kode irekiko programa bat da, Stanfordeko Unibertsitateko Liburutegiak garatua, eta aukera ematen die liburutegiei hautatutako web aldizkariak gordetzeko, aldizkarietan aldizka bilatuz argitaratutako eduki berria biltzeko eta artxibatzeko. Fitxategi bakoitza etengabe baliozkotzen da beste liburutegi batzuetako erregistroekin; beraz, hondatutako edo galdutako edozein eduki berreskura daiteke erregistro horiek edo aldizkari bera erabiliz.

Artxibatutako zenbakiak LOCKSS Adierazpen Editorialean kontsulta daitezke (https://inguruak.eus/index.php/inguruak/gateway/lockss). Horrela, artikuluak pixkanaka artxibatuta geratzen dira, biltegiratutako informazio digitala etorkizunean ere erabili ahal izango dela bermatuz.

CLOCKSS

Open Journal Systems-ek CLOCKSS (Controlled Lots of Copies Keep Stuff Safe) sistema ere onartzen du, aldizkarirako artxibo iraunkor eta segurua bermatzeko. CLOCKSS Stanford University Library-n garatutako LOCKSS kode irekiko softwarean oinarritzen da. Software horrek aukera ematen die liburutegiei hautatutako web aldizkariak kontserbatzeko, berriki argitaratutako edukiaren bila erregistratutako aldizkarien webguneak aldizka egiaztatuz eta artxibatuz. Artxibo bakoitza etengabe balidatzen da beste liburutegi batzuen cache memorien aurka, eta, edukia usteldu edo galdu dela detektatzen bada, beste cache memoriak edo aldizkaria erabiltzen dira berreskuratzeko.

CLOCKSSk aldizkariaren edukia biltegiratu eta liburutegi parte-hartzaileei banatzen die CLOCKSS Publisher Manifest orriaren bidez: https://inguruak.eus/index.php/inguruak/gateway/clockss

Inguruak aldizkaria ere osorik eta sarbide irekian dago hainbat datu-basetan, hala nola DIALNETen, eta horrek identifikazioa bermatzen du eta URL aldaketengatik edo antzekoengatik lokalizazio-arazoak saihesten ditu.