Sare sozialen analisia erakundeetan: auzo-elkarte sareen azterketa

  • Ángel Belzunegui Universidat Rovira i Virgili
  • David Dueñas Tallinn-Eko Unibertsitate Teknologikoa
  • Eguzki Urteaga Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
Palabras clave: sare sozialak, erakundeak, auzo-elkarteak, Tarragona

Resumen

Artikulu honek sare sozialen analisia (SSA) erakundeei aplikatzea proposatzen du kasu bat aztertuz. Lehenik, sareen analisia erakundeen testuinguruan aplikatzeko proposamen teoriko-praktiko aurkeztuko da, ondoren, Tarragona hiriko auzo-elkarteen sarea jorratzeko. Proposamen honek erakutsi nahi du zein izan daiteken sareen analisiaren interesa fenomeno organizatiboak ulertzeko. SSAk modelo analitiko mesosoziologiko bat proposatzen du non egitura eta erakunde-barruko harremanak jorratzen diren. Hori dela eta, erakunde bakoitzaren ezaugarri propioei, harreman-sarean betetzen duen kokapena gehitu behar zaio. SSAk, erakundeen arteko harremanen ulermenean sakontzea ahalbidetzen du informazio estrukturala emanez. Azalpen teorikoa sendotzeko, kasu praktiko bat aztertuko da, alegia, Tarragonako auzo-elkarteen arteko barne eta kanpo harremanak. Kasu zehatz honetan, auzo-elkarteen borontatea eragin politikoa edukitzeko sare sozialen analisiaren aplikapenerako funtsezkoa bilakatzen da zeren egitura mailaren azalpen gaitasunak informazio gehigarria ematen du ulertzeko nola elkarte horiek erakunde bezala dabiltzan, beraien jarrera, ekintza eta helburuetan eragina edukiz.    

Descargas

La descarga de datos todavía no está disponible.

Biografía del autor/a

Ángel Belzunegui, Universidat Rovira i Virgili

Gizarteratze katedra

Publicado
2018-07-02
Cómo citar
Belzunegui, Ángel, David Dueñas, y Eguzki Urteaga. 2018. «Sare Sozialen Analisia Erakundeetan: Auzo-Elkarte Sareen Azterketa». Inguruak. Revista Vasca De Sociología Y Ciencia Política, n.º 64 (julio). https://doi.org/10.18543/inguruak-64-2018-art05.
Sección
ARTÍCULOS CIENTÍFICOS