Sare sozialen analisia erakundeetan: auzo-elkarte sareen azterketa
Laburpena
Artikulu honek sare sozialen analisia (SSA) erakundeei aplikatzea proposatzen du kasu bat aztertuz. Lehenik, sareen analisia erakundeen testuinguruan aplikatzeko proposamen teoriko-praktiko aurkeztuko da, ondoren, Tarragona hiriko auzo-elkarteen sarea jorratzeko. Proposamen honek erakutsi nahi du zein izan daiteken sareen analisiaren interesa fenomeno organizatiboak ulertzeko. SSAk modelo analitiko mesosoziologiko bat proposatzen du non egitura eta erakunde-barruko harremanak jorratzen diren. Hori dela eta, erakunde bakoitzaren ezaugarri propioei, harreman-sarean betetzen duen kokapena gehitu behar zaio. SSAk, erakundeen arteko harremanen ulermenean sakontzea ahalbidetzen du informazio estrukturala emanez. Azalpen teorikoa sendotzeko, kasu praktiko bat aztertuko da, alegia, Tarragonako auzo-elkarteen arteko barne eta kanpo harremanak. Kasu zehatz honetan, auzo-elkarteen borontatea eragin politikoa edukitzeko sare sozialen analisiaren aplikapenerako funtsezkoa bilakatzen da zeren egitura mailaren azalpen gaitasunak informazio gehigarria ematen du ulertzeko nola elkarte horiek erakunde bezala dabiltzan, beraien jarrera, ekintza eta helburuetan eragina edukiz.Downloads
INGURUAK Sarbide Irekiko aldizkaria da, hau da, zenbaki bakoitza argitaratu eta berehala sarrera librekoa da. Liburua irakurtzeko, bilatzeko, deskargatzeko, banatzeko eta berrerabiltzeko aukera dago, edozein euskarritan, merkataritza-helburuetarako ez bada, eta legeak aurreikusitakoaren arabera, Argitaletxearen (Soziologia eta Zientzia Politikoaren Euskal Elkartea) edo egilearen aldez aurreko baimenik gabe, betiere jatorrizko lana behar bezala aipatzen bada (zenbakia, urtea, orrialdeak eta DOI, hala badagokio) eta jatorrizkoan egiten den edozein aldaketa argi adierazten bada. Edukia beste edozein bitarteko edo formatutan erabiltzeko, oraingoa zein etorkizunekoa, aldez aurretik egile-eskubideen titularraren idatzizko baimena behar da.

