Automobila: desafio sozio-teknikoa
Laburpena
Automobilaren sistema osagai fisikoek, teknikoek eta humanoek osatzen dute. Baina sistema heldutasun egoera batera iritsita, osagaien arteko simetria galdu egiten da. Automobilak traiektoria, autonomia eta bulkada zehatza hartu ditu, osagaien malgutasuna galdu da, eta agente humanoen askatasun-gradua murriztu da. Azken hamarkadetan mugikortasun motorizatuaren egonkortzea gertatu da. Gainera, bizitza estiloak, ingurune soziala eta lurraldearen antolaketa ere automobilaren beharretara moldatu dira. Artikulu honetan mugikortasun motorizatuak Gipuzkoan izan duen bilakaera egiaztatuko da, eta ikuspegi sozio-teknikoarekin konprometituz, bilakaera esplikatu eta garraio jasangarri baterako iradokizunak egingo dira.Downloads
INGURUAK Sarbide Irekiko aldizkaria da, hau da, zenbaki bakoitza argitaratu eta berehala sarrera librekoa da. Liburua irakurtzeko, bilatzeko, deskargatzeko, banatzeko eta berrerabiltzeko aukera dago, edozein euskarritan, merkataritza-helburuetarako ez bada, eta legeak aurreikusitakoaren arabera, Argitaletxearen (Soziologia eta Zientzia Politikoaren Euskal Elkartea) edo egilearen aldez aurreko baimenik gabe, betiere jatorrizko lana behar bezala aipatzen bada (zenbakia, urtea, orrialdeak eta DOI, hala badagokio) eta jatorrizkoan egiten den edozein aldaketa argi adierazten bada. Edukia beste edozein bitarteko edo formatutan erabiltzeko, oraingoa zein etorkizunekoa, aldez aurretik egile-eskubideen titularraren idatzizko baimena behar da.

