Green economy, subjektibotasun berdeak? Begiratu soziologikoa
Resumen
Bizi dugun gizarte errealitatea, kapitalismo post-fordistak dituen egiteko eta egituratzeko moduen eraginpean dago. Arriskua, ziurgabetasuna eta ezegonkortasuna gailentzen dira eta norbanakoari eskatzen zaio bere izatearen zein kokapen sozialaren ardura bizkar gainean har dezan. Garai bateko diskurtso ekologista, kapitalismoaren logikaren aurreko praktika antagonikotzat har zitekeena, egiteko modu malguagoetan txertatu da, green economy fenomenoaren baitan. Bada, ikerketa honetan, Bartzelonako hirigune metropolitarrean kasuikerketa burutu dugu, elkarrizketen eta azterketa dokumental zein bisualaren erabilera eginez. Ekonomia berdearen arrakastaren giltzak zeintzuk diren arakatu nahi izan dugu, bere atzean gordetzen diren arrazoi eta prozesu psikosozialetan sakonduz. Bestelako proposamen eraldatzaileekin alderatuz, zein ondorio sozial dakartzan eta ze gizarte talderi begirakoa den bere jarduna arakatu dugu. Biztanleriaren gaineko kudeaketa biopolitikoak eta kapitalismoan sorturiko desberdintasun sozialek topo egiten duen lekuan kokatu dugu. Azkenik, bere izaera ez eraldatzailea jarri dugu agerian, Ecological Modernization Theroy-ren paradigmapean garaturiko teoria eta praktika zehatzaren artean dauden kontraesanak azpimarratuz.Descargas
INGURUAK es una revista de Acceso Abierto, lo que significa que es de libre acceso en su integridad inmediatamente después de la publicación de cada número. Se permite su lectura, la búsqueda, descarga, distribución y reutilización en cualquier tipo de soporte sólo para fines no comerciales y según lo previsto por la ley, sin la previa autorización de la Editorial (Asociación Vasca de Sociología y Ciencia Política) o la persona autora, siempre que la obra original sea debidamente citada (número, año, páginas y DOI si procede) y cualquier cambio en el original esté claramente indicado. Cualquier otro uso de su contenido en cualquier medio o formato, ahora conocido o desarrollado en el futuro, requiere el permiso previo por escrito de la persona titular de los derechos de autoría.