Green economy, subjektibotasun berdeak? Begiratu soziologikoa

  • Jokin Bergara Eguren Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
Gako-hitzak: green economy, ethopolitika, ingurugiro krisia, green subjektibazioa

Laburpena

Bizi dugun gizarte errealitatea, kapitalismo post-fordistak dituen egiteko eta egituratzeko moduen eraginpean dago. Arriskua, ziurgabetasuna eta ezegonkortasuna gailentzen dira eta norbanakoari eskatzen zaio bere izatearen zein kokapen sozialaren ardura bizkar gainean har dezan. Garai bateko diskurtso ekologista, kapitalismoaren logikaren aurreko praktika antagonikotzat har zitekeena, egiteko modu malguagoetan txertatu da, green economy fenomenoaren baitan. Bada, ikerketa honetan, Bartzelonako hirigune metropolitarrean kasuikerketa burutu dugu, elkarrizketen eta azterketa dokumental zein bisualaren erabilera eginez. Ekonomia berdearen arrakastaren giltzak zeintzuk diren arakatu nahi izan dugu, bere atzean gordetzen diren arrazoi eta prozesu psikosozialetan sakonduz. Bestelako proposamen eraldatzaileekin alderatuz, zein ondorio sozial dakartzan eta ze gizarte talderi begirakoa den bere jarduna arakatu dugu. Biztanleriaren gaineko kudeaketa biopolitikoak eta kapitalismoan sorturiko desberdintasun sozialek topo egiten duen lekuan kokatu dugu. Azkenik, bere izaera ez eraldatzailea jarri dugu agerian, Ecological Modernization Theroy-ren paradigmapean garaturiko teoria eta praktika zehatzaren artean dauden kontraesanak azpimarratuz.

Downloads

Datuak oraindik ez daude eskuragarri.
Argitaratuta
2019-01-10
Nola aipatu
Bergara Eguren, Jokin. 2019. «Green Economy, Subjektibotasun Berdeak? Begiratu Soziologikoa». Inguruak. Soziologia Eta Zientzia Politikoaren Euskal Aldizkaria, zenb. 65 (urtarrilak). https://doi.org/10.18543/inguruak-65-2018-art02.
Atala
ARTIKULU ZIENTIFIKOAK